About

Ama Lurrarentzako = Guretzako

Zirkuluen Planeta”borondatezko nazioarteko proiektu bat da eta bere helburua ‘Planetaren arima’ eta planeta bera pertsonekin lotzean datza. Proiektuan barna landatzen den zuhaitzarekin batera aipatutako lotura hau sortu, garatu eta hazi egiten da. Gutxi gora behera 20 metroko zirkulu batean zuhaitzak landatzen direnean pertsonek Ama Lurrarekin lotura sortzen dute. Pertsonak elkartzen diren gizarte ekintza bat da eta bertan pertsonen arteko loturak zuhaitzen sustraien arteko loturen bidez irudikatzen dira.

Zuhaitzendako

Bizi baldintza txarretan bizi diren zuhaitz gazteak berreskuratzea da gure proiektu honen helburuetako bat eta beraientzako egokiagoak diren beste lekuetan birlandatzen ditugu.

Ingurugiroarentzako

Zuhaitz hauek landatzeko inguru egokiak aurkitzea da proiektuaren eragozpen handienetako bat. Lurraren konponketa eta zaintza behar duten eremu publiko eta merkataritzarako bideraezinetan zuhaitzak landatzea gustatuko litzaiguke. Erreabilitazioa behar duten eremu txikiak aurkitzeko estatu maileko lur eta udalerriekin kontaktatu behar dugu. Hondatutako eta baztertutako eremuak zaintzea da gure proiektuaren helburuetako bat. Eremu hauek berlandatu beharko lirateke interkonexio eta hazkundearentzako aberatsak diren guneetan.

Intentziozko / Bertako Erkidegoarentzako

Zirukuluen Planeta’priektuak planeta zaintzeko, lekuak berpizteko eta pertsonen arteko lotura berriak sortzeko aukera ematen du. Proiektu hau bertako ekimenak laguntzeko erabili daiteke pertsonen arteko loturen garapena oinarri bezala hartuta.

Amarentzako

Proiektu honek bertako harremanak eta epe luzean iraun dezakeen gizarte-ingurugiroa garatzen laguntzen du eta aldi berean planeta eta gizakien arteko elkarrekintza osasuntsua ere.

Unibertso osoarentzako

Zirkulua interkonexio, perfekzio eta eternitatearen ezaugarri bezala ulertu daiteke.

Guretzako (berriro ere)

Zirkuluak gizartean eta komunitatean modu eraginkorrean parte hartzeko eta naturarekin kontaktu sakonean egoteko pertsonen beharra asetuko duela uste dugu.